PATXI SANTAMARIA Antzezle bikain eta umorezalea da bera, lagunek “Santa” deitzen zioten, garai haietan abizenak asko erabili ohi zirelako.
56 urte egiteko ditu, Abenduak 21 ean, Santo Tomas egunean, Donostian jaio izan arren, bera zarauztarra da bere aita Jose Ramon Santamaria eta Garbiñe Murua bezalaxe.
Betidanik gustatu ohi izan zaio antzerkia, eta baita musika ere, txikitan gitarra jotzen zuen eta antzerkia ere egiten zuen aukera zuen guztietan.Kirolzale amorratua ere bazen, beti apuntatzen zen futboleko partido guzti-guztietara.Txikitan zituen ilusioak bonbero, parakaidista eta antzezlea izatea ziren. La Sallen ikasi zuen (Zarautz), baita Eibarko Unibertsitate Laboralean , bi urtez ekonomiak ere ikasi zituen eta bukatzeko, hiru urtez Antzerti eskolan ibili zen, diplomatu bat eman zioten “Antzerti”.Orain Zarauzko hainbat eskolatan antzerki klaseak ematen ditu (Lizardin adibidez) Patxi, telebistan, zinean eta baita antzerkietan parte harturikoa da:-ZINEAN: Hainbat pelikuletan parte hartu zuen, adibidez: 1-Akelarre 2-Vacas 3-Kutxidazu 4-Bi Anai 5-Izarren Argia -TELEBISTAN: Hainbat telesaietan 1-Goenkale 2-Balbemendi 3-Jaun da Jabe 4-Martin 5- Cuentame 6-Sanctuarie (frantsesez)
-ANTZERKIAN: Hainbat antzerkitan 1-Arlekino 2-Erreleboa 3-Jacques eta Nagusia 4-Antigona 5-Aktibo toxikoa
Balbemendi Izarren argia
AITAREN ETXEA (BERRIENA)
BITXIKERI EDO GERTAERA:7 urte zituela istripu larri bat eduki zuen eta herrena geratu zen eta 13 urterekin ebakuntza eta egin zioten eta orain ongi dagoela esan daiteke.